EZAGUERAK
- Gurasoak baino trebeagoak gara sarean barna, baina haiek bizitzarako esperientzia, sen ona eta testuinguruari buruz falta zaigun informazioa eskaini ahal digute.
- Lagundu iezaiezu gurasoei teknologia berrien erabileran murgiltzen, erakutsi toki eta aplikazio interesgarriak erabiltzen.
- Partekatu gurasoekin zein toki diren zure gustoko, zer egiten duzun eta norekin erlazionatzen zaren, haien lasaitasuna eta konfidantza irabazteko.
- Ezagutu eta zabaldu sareko jokabide egokien eta errespetuaren arauak: “netiketa”.
- Bihur zaitez teknologia berrien erabilera zuzenaren eredu. Garrantzitsua da sarean egiten duzunaren eta esaten duzunaren artean koherentzia egotea.
- Errespetatu sareko jabetza, hori urratzea delitu izan daiteke eta. Ikasi nola aurkitu doako alternatibak.
Pantailak, ez lirateke errealitatearekiko kontaktua saihesten duen horma
KOMUNIKAZIOA
- Trata itzazu gainerakoak begirunez.
- Jokatu gainerakoekin haiek zurekin jokatzea gustatuko litzaizukeen moduan.
- Ez egin edo ez idatzi sarean pertsonalki egingo edo esango ez zenukeen ezer.
- Ez argitaratu edo ez igo sarera zure auzoko plazan erakutsiko ez zenukeen argazkirik.
- Irakatsi pertsonei lehentasuna ematen, pantailen aurretik.
- Ez da egia sarean ageri den guztia. Gezur eta iruzur ugari daude eta, zenbaitetan, jendea ez da dirudiena.
- Erabaki ezazu ziberespazioan zuhurra izaten, kalean egiten duzun modu berean. Hitz egin ongi dagoenari eta gaizki dagoenari buruz, baimenduta dagoenari eta ez dagoenari buruz.
- Barneratu itzazu segurtasun ohiturak. Ez eman informazio pertsonalik ez eta pasahitzik, ez erabili kreditu txartelik eta ez geratu ezezagunekin.
- Partekatu denbora eta informazioa zure gurasoekin. Utz iezaiezu noizbehinka zurekin nabigatzen eta irakatsi iezaiezu erabilera jarraibide egokiak. Haiekin ahalik eta gehien hitz egin eta bihur zaitez erabilera zuzenerako eredu.
Pantailak, ez lirateke ikasketarako oztopo bat izan beharrik
ARAUTZEA
- Ez pasa denbora gehiegi ordenagailuaren aurrean. Kontrola itzazu Internetera konektatzeko denborak, erabilera ordutegiak, etab. Ezarri egun baterako gehienezko denbora eta egiaztatu denbora hori errespetatzen duzula.
- Aurkitu ezazu teknologia berrien erabileraren eta bestelako jardueren arteko oreka, hala nola ariketa fisikoak edo gizarte harremanak.
- Erabili ezazu antibirus bat birusik eza bermatzeko eta bestelako arazoak saihesteko.
- Behar izatekotan, laguntza eskatu guraso, irakasle edo konfidantzazko beste heldu bati.
NOLA GERATU BABESGABE TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAN?
Pantailen aurrean babesgabe geratzea erraza da. Horretarako, gomendio hauek jarraitzea besterik ez duzu:
- Erosi ezazu ordenagailu, tableta edo mugikor modelorik onena zuretzat bakarrik.
- Kokatu ordenagailua zure logelan eta eraman itzazu gailu digital guztiak zure logelara nahi duzun guztietan.
- Egiazta ezazu gailuek web-kamera izan dezaten, eta erabili nahi bezain beste.
- Erabili itzazu gailu hauek nahi adina.
- Etxetik irteten ez bazara, hobe. Hartara, “lasai eta seguru” egongo zara.
- Gertatzen dena gertatzen dela bota errua besteei. Gainerakoak dira beti arazoa.
- Engaina itzazu gurasoak. Esan denari baietz eta gero egin ezazu nahi duzuna.
- Egon ziur sarean dena posible dela, dena doakoa dela eta inork ez duela inoiz jakingo nor izan den.
- Ez sustatu sarearen sormenezko erabilera alternatiborik.
- Arazo teknikoen aurrean, eskatu gurasoei konpontzeko. Erantzukizunik ez.
Digital umezurtzak