Irakasleen hezkuntza lana mugikorraren erabilera zuzena lortzeko

Irakasleak Irakasleen hezkuntza lana mugikorraren erabilera zuzena lortzeko

Telefono mugikorra eta teknologia berriak luzaroan egongo dira gure artean. Arrazoizko adin batetik aurrera, ezin da mugikorraren erabilera debekatu, aldiz, egin behar duguna da mugikorra behar bezala eta modu arduratsuan erabiltzen irakastea. Horrek esan nahi du eskolan ohitura jakinak barneratu behar direla eta erabilerarako mugak ezarri behar direla.

Alderdi honekin lotutako hezkuntzarako, bi planteamendu desberdin baina osagarri aurkeztuko ditugu, gure ikasleek pantailen erabilera egokia ikas dezaten hezkuntza neurriak eta neurri teknologikoak uztartzeari esker.

 

HEZKUNTZA NEURRIAK

Lehenik eta behin, gure ikasleentzat teknologia berrien erabileraren helburua zein den argi izan behar dugu. Telefono mugikorrek behar pertsonal garrantzitsuak asebete ditzakete, hala nola erlazionatzeko beharra, gozamena, aisialdia, guregan konfiantza sendotzea, hezkuntza, etab.

Eskolan, zertarako erabiliko dituzte zure ikasleek teknologia berriak?

  • …………………………….
  • …………………………….
  • …………………………….

Bestalde, garrantzitsua da ere gailu hauei emango dieten erabilera mota ezagutzea: hau da, nola erabiliko dituzte nire ikasleek gailu hauek? Zentzu horretan, pantailei emango dieten erabilera arautzearen garrantzia azpimarratu behar da. Horretarako, ikasleen aldetiko pantailen erabileraren plangintza bat burutzea komeni da, jarraian definituko ditugun hainbat irizpideri jarraituta

ARAUTU PANTAILEN ERABILERA

Ezarri erabilerarako arauak.

Arauak ikasleekin batera adostu behar dira eta hauen garapen pertsonalera egokituak egotea gomendagarria da.

Ezarri eskolan Internetera konektatzeko ordutegiak.

Zentro askotan debekatuta dago telefono mugikorra eskola barruan erabiltzea. Kasu hauetan, araua argi dago.
Aldiz, beste hezkuntza zentro batzuetan, pantailen erabilera baimentzen da momentu jakinetan edo adin batetik aurrera. Baldintza hauek argitzea komeni da:

  • Zein ordutegitan erabil daiteke mugikorra ……………………..
  • Zein adinetik aurrera erabil daiteke mugikorra …………………
  • Zenbaitetan, arrazoi jakinen kasuan baimentzen da mugikorraren erabilera. Zeintzuk dira arrazoi horiek?

Ezarri “uharte digitalak”.

Hau da, teknologia berrietatik libre dauden espazioak edo WIFI gabeko espazioak. Pantailarik gabeko uharte digitaltzat jo daitezke honako momentuak:

  • Eskolan ematen dugun denbora (zentroaren arauen arabera).
  • Beste pertsona batzuekin gaudenean. Lehentasuna beti dira pertsonak.
  • Kontzentrazioa eta memorizatzea eskatzen duten ikasketa momentuak.
  • Mahaian bazkaltzeko edo afaltzeko ordua.
  • Ibilgailu bat gidatzean (bizikleta, motorra, etab.).
  • Lo egitean.
  • Ikuskizunetan edo berariaz debekatuta dagoen tokietan.

Gida itzazu ikasleak aisialdia kudeatzeko orduan, jardueren arteko oreka aurki dezaten.

Gomendagarritzat jotzen da aisialdiko jardueren arteko oreka aurkitzea, gure ikasleen aisialdi guztia pantailen inguruan gara ez dadin.
Eskolan jardunaldi luze bat eman ondoren, garrantzitsua da lehentasuna ematea jolasari eta gozamenari, gizarte harremanei, ariketa fisikoari, atsedenaldiari, etab.

Jarraian ageri den koadroan gure ikasleek aisialdiko jarduera bakoitzari eskaintzen dioten denbora ageri da. Honen helburua da jardueren arteko orekarik baden egiaztatzea eta hori lortzeko beharrezko doikuntzak antzematea.

 

AISIALDIKOJARDUERA Batez besteko orduak egunean Zein jarduera areagotu eta zein murriztu oreka lortzeko?
Telefono mugikorra, ordenagailua, tableta.
Kirola
Lagunak
Eskolaz kanpoko jarduerak
Familia
Jarduera kulturalak
Beste batzuk

 

Jarri mugak erabilera desegokiei edo arriskutsuei.

  • Debekatu edo mugatu bistaratzen dituzten edukiak (indarkeria, pornografia, drogen kontsumoaren apologia, arrazakeria, sexismoa, etab.).
  • Debekatu jokabide jakinak, esaterako: Internet bidezko ordainketak burutzea, apustuak egitea, erosketak, datu pertsonalak ematea edo sarbide-kodeak edo pasahitzak partekatzea.
  • Debekatu edo mugatu gastu ekonomikoa (telefono mugikorraren, jokoen eta abarren kasuan).
  • Debekatu erabat ezezagunei argazkiak bidaltzea edo ezezagunekin web-kamera erabiltzea.

Erabilpen denbora arautu eta mugatzeak arriskuak ezabatzen lagundu dezake

HAUSNARTU ETA HITZ EGIN ZURE IKASLEEKIN

  • Hitz egin irakasle edo hezitzaile gisa ongi eta gaizki iruditzen zaizunari buruz, gizarte sareen eta Interneten erabilerari dagokionez, zure iritzia abiapuntu hartuta.
  • Hitz egin, zure aburuz, irakasle zaren heinean, baimenduta dagoenari eta ez dagoenari buruz:
    • Zein tokitara sar daitezke eta zeinetara ez?
    • Zein aplikazio erabil ditzakete eta zeintzuk ez?
  • Hausnartu erabilera desegoki baten arrisku posibleen eta ondorioen inguruan. Adingabeekin jorratu behar dira sarean barna nabigatzean aurki daitezkeen arazoak eta ondorioak. Adingabeekin aurkituko dituzten arazorik ohikoenak aztertu eta eztabaidatu behar dira:
    • Gizarte sareen sarrerarekin batera, cyberbullying, sexting edo grooming kasuak areagotu dira. Horregatik, arrisku hauen aurrean prest egon behar dugu.
    • Era berean, badira bestelako arriskuak ere, hala nola adingabeentzat egokiak ez diren edukietara sartzea. Denborarekin, pornografia, gehiegizko indarkeria edo drogen kontsumoa agertzen duten edukietara iritsiko dira zalantzarik gabe, beraz, gai hauek jorratzen hastea komeni da, alderdi hauei zentzua eta interpretazioa emateko, eta baita egoera horien aurrean haiengandik espero duguna argitzeko ere. Aukera honi onura atera behar diogu hainbat gairen inguruan solas egin eta hezteko, esaterako, sexualitatea, drogak edo indarkeria.

BIHUR ZAITEZ TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA ZUZENAREN EREDU

  • Bihur zaitez teknologia berrien erabilera zuzenaren eredu. Ikasleei eskatzen diezunaren eta zure mugikorra edo Internet erabiltzeko moduaren artean koherentzia egotea garrantzitsua da.
  • Partekatu denbora eta informazioa zure ikasleekin. Posible bada, lagun iezaiezu konektatzeko orduan eta irakatsi ikasleei erabilera jarraibide egokiak. Hitz egin haiekin ahal bezainbat.
  • Jarri interesa erabiltzen dituzten sareko tokietan, zer egiten duten eta norekin erlazionatzen diren jakiteko, baina ikasleen pribatutasuna inbaditu gabe.
  • Sustatu segurtasun ohiturak ikasleen artean. Informazio pertsonalik ez eta pasahitzik ez ematea, kreditu txartelik ez erabiltzea eta ezezagunekin ez geratzea.
  • Sustatu ikasleen intimitatearen babesa teknologia berrien erabilera. Argitaratzen dutenaren gaineko erantzukizuna hartzea, informazio eta datu pertsonalik inoiz ere ez ematea, web-kameraren erabilera saihestea, argazkiak ezezagunekin ez partekatzea, etab.
  • Sustatu Interneten ageri denaren aurreko pentsamendu kritikoa.
  • Irakatsi ziberbizikidetza eta netiketa arauak.

Ezagutu eta zabaldu sareko jokabide egokien eta errespetuaren arauak: erabilera egokiak eta besteekiko begirunea azpimarratu behar dira, bai eta argitaratu aurretik hausnartzearen komenigarritasuna eta gehitzen ditugun kontaktuekin zorrotzak izatearen garrantzia ere.

  • Nori eskatu laguntza behar izatekotan? Argi utzi ikasleei zer edo zer arraroa edo desatsegina jasotzen edo aurkitzen badute, guraso edo hezitzaileekin hitz egin behar dutela. Komunikazio-kanal bat irekita uztea komeni da, behar izatekotan laguntza eska dezaten. Horretarako, arazoekin guregana jotzen dutenean gehiegizko erreakzioak alde batera utzi behar ditugu. Lasai eta baretasunez erantzun beharko dugu kasu hauetan. Argi utzi irakasle gisa haien eskura zaudela edozein arazoren aurrean laguntza eskaintzeko.

Edonola ere, badira doako telefono konfidentzialak ere nerabeei eta familiei larrialdi kasuetan aholkua emateko. Esaterako, IS4K laguntza telefonoa: 017

 

NEURRI TEKNIKOAK

Azaldutako hezkuntza neurriez gain, badira neurri teknologikoak gure ikasleei egoera zailak saihesteko baliagarriak izan daitezkeenak.

Alderdi hau ez dugu hezkuntza neurriena bezain sakonki jorratuko, adituek hobe aztertu duten alorra baita. Kasu honetan, badira webgune onak orientazio aparta eskaintzen dutenak eta behar teknikoak nola kudeatu behar bezala azaltzen dutenak.

Jarraian, kontuan hartu beharreko alderdi tekniko esanguratsuenak adieraziko ditugu eta gaiari buruzko material espezifikoa duen esteka bat ere jarriko dugu.

  • Etxean WIFI-a konektatu edo deskonektatzea.
  • Antibirus on bat instalatzea birusik eza bermatzeko eta bestelako arazoak saihesteko. Erabiltzaileek mehatxu informatikoak modu eraginkorrean antzeman eta suntsitzen dituen software babesle bat behar dute. Antibirusak dira birus informatikoak antzeman edo suntsitzeko helburu duten programak .
  • Gurasoen iragazkiak abian jartzea. Gailu hauek adingabeak Interneten duen jarduera babestea edo kudeatzea ahalbidetzen dute. Helburu nagusietako bat adingabeak eduki desegokietara irits daitezen ekiditea da. Babes sistemak erabiltzeko aukera eskaintzen dute saihestu nahi diren edo egokiak ez diren webguneak kanpo uzteko.
    Guraso kontrolerako baliabideak
  • Irakatsi zure seme-alabei oinarrizko segurtasun jarraibideak ulertzen eta errespetatzen.
  • Sortu erabiltzaile-kontu mugatu bat adingabeak sistema eragilea erabil dezan.
  • Eskatu laguntza zerbitzu tekniko espezializatu bati.

Informazio gehiago. Lotura interesgarriak

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos