Gaur egun, nerabeen guraso asko erabat gaindituta sentitzen dira inbasio digitalaren aurrean eta adingabeen aldetiko telefono mugikor bat izateko exijentziaren aurrean. Seme-alaben presio honek modu oldarkorrean eta gutxi hausnartuta jardutera eraman gaitzake. Horregatik erreserbatu diogu toki bat gain honi, gurasoei zuzendutakoa bada ere, irakasleek kontuan hartu beharreko alderdiak baitira, familiei orientazioa eskaintze aldera.
Jarraian, familiek planteatzen dituzten hiru ohiko galdera aurkeztuko ditugu:
Osasunaren ikuspuntutik, galdera honek ez du erantzunik, izan ere, faktore askoren araberakoa da, hala nola adingabearen heldutasun maila, behar pertsonalak eta familiaren beharrek, ingurunea, familiaren egoera ekonomikoa, etab. Ezin da orokorrean adin bat ezarri lehenengo mugikorra izateko adin egokitzat. Agian, gomendio orokorra izan liteke lehenengo mugikorra 10 eta 14 urte bitartean erostea.
Edonola ere, garrantzitsuena ez da lehen mugikorra erosten zaion adin zehatza, baizik eta mugikor horri emango dion erabilera.
Zertarako behar du nire seme/alabak mugikor bat? Nola irakatsiko diot eduki GUZTIETARA sarbidea eskaintzen dion gailu bat erabiltzen? Nola arautuko dut erabilera hori? Prest al nago nire seme/alabarekin dakartzan arriskuen inguruan hitz egiteko?; etab.
Ildo honetatik, komeni da adingabeen gurasoek kontuan hartzea gailu honen erabilera arautzeak adingabearen onurarako duen garrantzia. Honela, gurasoei honakoa gomendatzen diegu:
Adin honetako neska edo mutil batek bere lehen mugikorra jasotzen duenean hainbat baldintza ezartzea gomendagarria da, adingabeari erabilera egoki bat egiten laguntzeko eta erabilera desegoki batetik erator litezkeen arazoak ekiditeko. Baldintza horiek KONTRATU batean jaso daitezke, bi alderdientzat loteslea dena: adingabearentzat eta gurasoentzat.
Kontratua bereziki esanguratsua da onura bikoitza dakarrelako:
Gurasoen bidelagun jarrera eta gainbegirada beharrezkoa da. Kontratua gure seme alabengana gerturatzeko aukera izan daiteke eta gerta daitezken arriskuak saihesten lagundu dezake.
Honela, kontratuak zure seme/alabarekin ezartzen diren komunikazioa eta akordioak errazten ditu, erabilera zuzenerako arauak xedatzen ditu eta erabilera arduratsua sustatzen du.
Jarraian, adibide gisa balio duen kontratu eredu bat jarri dugu, familia bakoitzak bere egoera jakinera egokitzeko aukera izan dezan. Kontratu eredu hau 13 urtetik beherakoentzat pentsatu da bereziki. Ondoren, kontratuaren erabilera adingabearen heldutasun mailara eta errealitatera egokitu beharko da.
Azken urteotan, haur askoren jaunartzerako opari nagusia telefono mugikor bat izaten da. Inguratzen gaituen kontsumismoak eta gizarte presioak honelako opariak egitera bultza gaitzakete, horren egokitasuna edo komenigarritasuna aztertu gabe.
Aitortu beharra dago mugikorra sakelako telefono bat baino askoz ere gehiago dela, orotariko webguneetara, tokietara eta egoeretara sarbidea eskaintzen duen gailua da eta adingabeak guzi horiei aurre egiteko prest ez egotea gerta liteke.
Ferrari bat oparituko al zenioke zure 18 urteko seme/alabari? Gauez eta bere kabuz New Yorkera edo Afganistanera bidaiatzen utziko zenioke? Sareko indarkeria edo material pornografikoa ikusteko kodea emango zenioke? Gurasoen bidelagun jarrera eta gainbegirada beharrezkoa da.
Gure gizartean nagusitu den kontsumismoa alde batera utzita, pena merezi dut momentu batez gelditu eta opariaren egokitasunaren, gure seme/alabaren heldutasunaren eta opariari emango dion erabileraren inguruan hausnartzea. Horregatik da hain garrantzitsua “Zein da lehenengo mugikorra izateko adin egokia?” atalean planteatutako alderdiak aztertzea. Halaber, zenbait neska/mutilentzat egokia izan daitekeen oparia dela ukatu gabe, gurasoek zenbait oinarrizko gairen gaineko hausnarketa egin beharko lukete aldez aurretik mugikorraren erabilera arautzeko, erabilera desegokiak kontrolatzeko eta, batez ere, gure seme-alabek, horren gazte izanda, egoera desatseginak bizitzea ekiditeko.
Alderdi hauek modu sakon eta xehatuagoan jorratzeko, mugikorarren erabilpen egoki bat egiteko guraseon gainbegiradaren garrantzia azpimarratzen duen ondorengo ariketa praktikoa daukazue: