Egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak teknologia berrien erabileran (ikasleak)

Ikasleak Egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak teknologia berrien erabileran (ikasleak)

Zeri buruz ari gara teknologia berrien erabileraren esparruan egoera zailak aipatzen ditugunean?

Adingabeon aldetik kudeatzen zailak izan litezkeen eta erabiltzailearentzat ondorio kaltegarriak izan litzaketen egoerak dira.

Zeintzuk dira aurkitu ditzakegun egoera zail ohikoenak?

Egoera zail larrienak Interneteko ziberjazarpen edo cyberbullying-arekin eta/edo sexu jazarpenarekin lotutakoak dira, izan ere, sufrimendu handia eragin dezakete eta, muturreko kasuetan, oso ondorio kaltegarriak izan ditzakete. Adibide hauez gain, aipagarriak dira ere kudeatzen errazak ez diren beste zenbait egoera, esaterako: sexting-a edo nerabearen material erotikoen bidalketa, adin horretarako argi eta garbi desegokia den materiala jasotzea (adib. material pornografikoa, indarkeria ageri duen materiala edo drogen kontsumoa sustatzen duen materiala), etab.

Nola aurre egin?

Egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak eta orientazioak.

  • Lehenengo urratsa gertatu dena ulertu eta lasaitzea izango da. Ez da komenigarria hersturaz edo presaka erreakzionatzea.
  • Laguntza eskatu: guraso edo konfidantzazko irakasle bati. Heldu batek lagundu ahal dizu, eta berak ezin badu jakingo du nork egin dezakeen, ez izan zalantzarik: jo heldu batengana!.
  • Egoeraren aurrean neurriak hartzea. Neurri horiek hiru motakoak izan daitezke.
    1. Hezkuntza neurriak: konfidantzazko heldu batekin hausnar daiteke gertatu denaren eta horren arrisku eta ondorioen inguruan. Ongi deritzogunari eta gaizki deritzogunari buruz hitz egin daiteke, sarean baimenduta dagoenari eta ez dagoenari buruz. Gainera, aurrerantzean nolabaiteko mugak jartzea komeni da berriz ere gerta dadin ekiditeko. Kontuan hartu behar da ere laguntza espezializatua eskatzeko aukera, egoerari nola aurre egin ez jakitekotan.
    2. Neurri teknikoak: Zenbait egoera zail ekiditeko lagungarriak izan litezkeen neurri teknologikoak ditugu eskura. Neurri tekniko hauen artean aurkitzen dira gurasoen iragazkiak, antibirusak, zerbitzu tekniko espezializatuen laguntza, poliziaren aurreko salaketak, etab.
  • Aukera erabili ezazu guraso zein irakasleekin hainbat gairen inguruan solas egin eta hezteko, esaterako: sexualitatea, drogak, indarkeria, etab.

ORAINPREVENCION adikzioen prebentzioan aditua den taldea da eta, gure aburuz, aukera egokia izan liteke delikatuak eta konplexuak diren baina oso laster aurrean izango ditugun gaiak jorratzeko. Gai hauen aurrean begiak ixteak ez ditu desagerraraziko eta, gainera, hori eginez gero, gure kabuz edo gure lagunen laguntza bakarrarekin aurre egin beharko diegu egoera hauei.

Hori dela eta, egokitzat jotzen dugu pornografiaren, indarkeriaren edo drogen pantailetako agerpenari aurrea hartzea eta lehenago edo beranduago ikusiko dugun hori ulertzeko eta interpretatzeko gure familia eta irakasleei laguntza eskatzea. Gure ustez, familiako eta eskolako balioetan oinarritutako egoera hauetarako interpretazio bat eskaintzen badigute, hobe eta modu egokiagoan kudeatuko ditugu. Azken batean, prebentzioa da arriskuen aurrean tresnarik eraginkorrena.

Gaiari buruzko informazio gehiago. (23 orrialdea)
https://www.is4k.es/sites/default/files/contenidos/herramientas/is4k_guia_mediacion_parental_internet.pdf

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos