Gaur egun arazoak ekiditeko eta Interneteko segurtasuna optimizatzeko pasahitzak izatea garrantzitsua da. Hala ere, ohikoa da pasahitzak ahaztea edota beti bera erabiltzea eta honek segurtasun arriskuak dakartza. Arrisku hauek ekiditeko pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea gomendatzen da. Kudeatzaile hauek kutxa gotor baten antzera funtzionatzen dute non Interneteko zerbitzu guztietako pasahitzak gordetzen diren.
Pasahitz-kudeatzaile edo pasahitz-administratzailea erabiltzaile-pasahitz bikote kantitate handiak gordetzeko erabiltzen den programa informatiko bat da. Informazio hau gordetzen duen datu basea pasahitz bakarraz zifratua dago, beraz, erabiltzaileak pasahitz bakarra memorizatu beharko du gainontzeko guztietara sarbidea izateko. Honek asko errazten du gako guztien administrazioa eta ondorioz erabiltzaileak pasahitz konplexuagoak erabiltzera bultzatzen ditu hauek ahazteko eta ez gogoratzeko beldurra baztertuz.
https://www.youtube.com/watch?v=S6OolNvhGxM
Iturria: Wikipedia eta ChicaGeek.