Nabigazio pribatua agian “ezezagun modua” bezala ezagutu dezakezu. Ezaugarri nagusia arakatzen ditugun web guneen informaziorik gordetzen ez duela da.
Nabigazio pribatuak nabigatzailearekin daturik konpartitzen ez dituen aldi baterako saioak eskaintzen ditu. Hau da, ez du web orrien informaziorik gordetzen: ez historialik, ez web cacherik, ez pasahitzik, ez informazio formulariorik, ez cookierik ezta web gunearen gainerako daturik ere, hauek guztiak eta gainerako artxiboak saioa ixterakoan ezabatzen ditu.
Funtzio honi Chromen “ezezagun modua” esaten zaio ; Firefox, Safari eta Operan “nabigazio pribatu” gisa azaltzen da eta Intertex Explorerren eta Edgen “InPrivate” izenarekin aurki dezakezu. Oinarrian, helburu bera dute guztiek eta nabigatzaileek ere funtzionamendu beretsua dute.