Web nabigatzaile bat web guneetara sarrera ahalbideratzen duen software, aplikazio edo programa bat da; artxibo eta web gune ezberdinetako informazioa interpretatzen du hauk ikusgarri izan daitezen. Nabigatzaileak edozein webgunetara sartzeko ordenagailuan instalatzen ditugun programak dira. Erabilienak honakoak dira: Google Chrome, Firefox (Mozilla) eta Internet Explorer.
Google Chrome kode irekiko proiektuetatik eratorria izan arren, Googlek garatutako software jabeduna edo kode itxia duen web nabigatzailea da. Dohakoa da eta 750 milioi erabiltzaile baina gehiago ditu, munduko nabigatzaile erabilienetako bat da.
Ondorengo bideoan Chromeren pribatutasun eta segurtasunaren inguruko azalpenak ematen dira:
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=gdfxTPW8eOo
Emandako pribatutasun eta segurtasun aukerak zehatz-mehatz berrikustea gomendatzen da.
Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html eta Wikipedia.
Internet Explorer 1995 urteaz geroztik Microsoftek Microsoft Windows sistema eragilerako garatz duen nabigatzailea da eta bertsioak dohainik deskargatzeko aukera zegoen. Egun nabigatzaileak mantentze lanak jasotzen dituen arren 2015ean iragarpena egin zuten: Windows 10etik aurrera Microsoft Edge nabigatzaileak ordezkatuko zuen Explorerra.
1999an nabigatzaile erabilienetako bat izan zen, erabilerak ordea gutxinaka behera egin du azken urteetan konpetentziaren nabigatzaile berrituak direla eta. Azken bertsioa Internet Explorer 11 izan zen.
Bideoan Internet Explorerraren pribatutasun eta segurtasunaren inguruko orientabidea eskaintzen da:
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=2BsdQtO2BTA
Emandako pribatutasun eta segurtasun aukerak zehatz-mehatz berrikustea gomendatzen da.
Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html eta Wikipedia.
Mozilla Firefox (Firefox soilik deitua) kode libre eta irekiko nabigatzailea da, Mozilla korporazioak eta Mozilla Fundazioak koordinatuta Linux, Android, iOS, macOS eta Microsoft Windowserako garatua. Gecko motorea darabil web guneak renderizatzeko eta honek egungo eta etorkizuneko web estandarrak inplementatzen ditu.
Bideoan Firefoxeko pribatutasun eta segurtasunaren inguruko argibideak ematen dira atal hauen inguruan:
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ZXghR8u5YWQ
Emandako pribatutasun eta segurtasun aukerak zehatz-mehatz berrikustea gomendatzen da.
Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html eta Wikipedia.