Mugikorraren erabilpen egokia sustatzeko kontratua

Gurasoak Mugikorraren erabilpen egokia sustatzeko kontratua

Jarraian, familia bakoitzak bere egoerara egokitu dezakeen kontratu eredua aurkezten da. Eredu hau 13 urtetako adingabeko seme-alabei zuzenduta dago. Gero, honen erabilpena nerabearen errealitate eta heldutasun mailari egokitu beharko litzateke.

MUGIKORARREN ERABILPEN EGOKIA EGITEKO KONTRATU EREDUA

  1. Mugikorra gurasoena da, beraiek erosi bait dute.
  2. Adinez nagusia izan arte, zure gurasoek mugikorrera sarbidea izango dute. Kode eta gakoak beraiekin partekatuko dituzu, bideo, argazki eta testuak ikusteko aukera izan dezaten.
  3. Zure gurasoen deiak beti erantzungo dituzu.
  4. Erabilpen ordutegi bat egongo da: Erabiltzeko ordutegia …..(r)ak eta …(r)ak bitartean izango da. Aste bukaeran, …..(r)ak eta …(r)ak bitartean izango da. Beste une hauetan, ezin izango duzu erabili: ikasten zauden bitartean, familia bazkari-afarietan eta lo egiteko garaian, mugikorra beste gela batean kargatzen den bitartean.
  5. Ez duzu INOIZ ezezagun bati informazio pertsonalik emango (helbidea, telefono zenbakia, gakoak, kreditu txartel zenbakia, etab.) ezta online erosketarik egingo.
  6. Ikastetxeko mugikorren inguruko arauak errespetatuko dituzu.
  7. Mugikorra erori edo hausten bada, zure ardura izango da eta konpontzearen gastuan parte hartuko duzu.
  8. Jarrera egoki, arduratsu eta errespetuzkoa izango duzu beste pertsonekiko. Ez dut mugikorra beste pertsona bati gezurra esan, iruzurra sartu edo iraintzeko erabiliko.
  9. Gurasoekin hitz egingo duzu, deseroso edo mehatxatuta sentiarazten dizun zerbait ikusi edo jasotzen baduzu.
    • Helduentzako edukietan ez zara sartuko.
    • Eduki erotiko edo sexuala daukaten argazkirik EZ bidali.
    • Interneten ezagututako norbaitekin elkartzekotan EZ gelditu.
  10. Erabilpen egoki bat egiten ez badut, hau denbora batez kenduta edo erabilpena murriztua izatea onartzen dut. Orduan; elkartu, honen inguruan hitz egin eta berriro hasiko gara.

Donostian,_____ko _______________ren ____(e)an

Seme-alabaren sinadura
Gurasoen sinadura

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos