Mugikorra erosi edo eskatu aurretik zenbait gaien inguruan hausnartzea komeni da.
- Garrantzitsua da emango diozun erabilera zehaztea. Zertarako behar duzu mugikor bat? Zein helburu beteko ditu?
- Zure adin eta garapen maila nahikoak al dira mugikor batek dituen arriskuei aurre egiteko eta erabilera arduratsu bat egiteko?
- Zure familiak jasan al ditzake mugikor bat izateak dituen gastu guztiak?
- Zure lagunek dagoeneko badutela al da eskatzeko arrazoirik nagusiena?
Idatzi mugikorra izateak dituen abantaila eta eragozpenak.
ABANTAILAK
|
Garrantzia
1etik 10era
|
ERAGOZPENAK
|
Garrantzia
1etik 10era
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
- Zein ondorio ateratzen dituzu ariketa egin eta gero?
- Kontutan izan bakoitzari eman diozun garrantzi maila.
- Abantailek eragozpenek baino garrantzi handiagoa dute?
- Jarri orain arreta eragozpenetan:
- Nola saihestu edo gutxitu ditzakezu?
- Gertatu ezkero, nola egingo diezu aurre?
Guzti honen ondoren erosteko erabakia hartu baduzu, informa zaitez ondo bakoitzak eskeintzen dituen onurak eta eragozpenei aurre egiteko baliabideak ezagutzeko, eta aukeratu zure adinari eta beharrei gehien egokitutakoak.