Mugikorra erosi baino lehen kontutan hartzeko orientabideak

Gurasoak Mugikorra erosi baino lehen kontutan hartzeko orientabideak

Jarraian, adingabeko seme-alabak dituzten gurasoek, hauei mugikor bat erostea komenigarria den edo ez eta erosteko erabakia hartzearen inguruko hausnarketa sustatzen dituzten galderak aurkezten ditugu:

  1. Oso garrantzitsua da argi izatea zure seme-alabak egingo duen mugikorraren erabilpena. Zertarako behar du mugikorra? Zein erabilpen emango dio?
  2. Gure seme-alabak, mugikor bat izan eta erabilpen egoki bat egiteko heldutasun maila dauka?
  3. Zeintzuk dira familiaren beharrak mugikorraren inguruan?
  4. Zeintzuk dira familiaren beharrak mugikorraren inguruan?
    ¿Onuragarria izan daiteke gure seme-alabak mugikorra edukitzea?
  5. Zein punturaino dauka eragina gizarte presioak gure seme-alabari mugikorra erosteko?
  6. Idatzi zure seme-alabak mugikorra izatearen abantailak eta eragozpenak.

ABANTAILAK

Garrantzia

1etik  a 10era

ERAGOZPENAK

Garrantzia

1etik  a 10era

  • Zein iritzi daukazu ariketa honetan lortutako emaitzari?
  • Gogoan izan jarritako gai bakoitzari eman diozun garrantzi maila.
  • Garrantzitsuagoak dira abantaila edo eragozpenak?
  • Orain, kontutan izan jarritako eragozpenak:
    • Nola saihestu edo gutxituko dituzu eragozpen hauek azaltzea?
    • Nola kudeatuko dituzu eragozpenak azaltzen direnean?

Guraso bezala, hartutako erabakia zuen seme-alabari mugikor bat erostea bada; kontutan izan bi irizpide hauek:

  1. Informazioa bildu eta trebatu mugikorren ezaugarri eta gaitasunen inguruan, zure seme-alabaren beharrei hobeto egokitu eta ager daitezkeen arriskuak gutxitzen dituena zein de jakiteko. Ez zara guraso hobeagoa izango gailu hoberena erosteagatik, kontrakoa baizik.
  2. Aintzat hartu zure seme-alabarekin KONTRATU bat ezartzeko aukera; honela erabilpen egoki bat eta arriskuak gutxitu egingo direnaren segurtasuna izateko.

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos