Irakasleei zuzenduriko hausnarketa eta eztabaida

Irakasleak Irakasleei zuzenduriko hausnarketa eta eztabaida

Hezkuntzaren ikuspuntutik, irakasleek eta hezkuntza zentroak hausnarketa bat burutu behar dute ikasleek zentroan egingo duten teknologia berrien erabileraren kudeaketaren inguruan.

Jarraian, hausnarketa hori zuzentzeko baliagarriak izan litezkeen hainbat galdera planteatu dira:

  • Zein da eskolak duen politika ikasleen aldetiko pantailen erabilerarako, eskolaren esparru barruan? Mugikorra erabil daiteke edo debekatuta dago? Zein egoeratan?
  • Teknologiak irakaskuntzarako ekarpenik ba al du? Zein da zure politika irakasle moduan ikasleen aldetiko pantailen erabilerari dagokionez, zure ikasgaiaren esparruan? Debekatuta dago? Pantailak erabiltzen uzten diezu? Agian egoera jakinetan edo helburu zehatzetarako baimentzen duzu erabilera?
  • Ba al da koherentziarik zentroaren planteamenduaren eta zure irakasle planteamenduaren artean teknologia berrien erabilerari dagokionez?
  • Lagungarria al da teknologia gure ikasleen hezkuntzarako? Zerk justifikatzen du teknologia berriak irakaskuntzan sartzea? Zure lana nolabait hobetzen dute? Mugaren bat ezartzen dizute?
  • Zeintzuk dira eskolan teknologia berriak erabiltzearen inguruan jasotzen dituzun mezuak? Teknologia berriak hezkuntzarako panazea dira? Beharrezkoak dira teknologia berriak ikaskuntzarako?
  • Eten digitalik ba al da zure hezkuntza zentroko irakasleen artean? Nola kudeatzen duzue hori? Zein aurreiritzi dituzu teknologia berriak erabiltzen ez dituzten irakasleen inguruan? Zein aurreiritzi dituzu teknologia berriak erabiltzen dituzten irakasleen inguruan?
  • Teknologia ikaskuntzarako laguntza dela edo ikaskuntza blokeatzen duela uste duzu? Giza kontaktuan oinarritutako pedagogia teknologia berrien erabilerarekin ordezkatzea posible al da?
  • Teknologia berrien erabileratik haratago ikaslearen eta irakaslearen arteko giza harremana dago. Zein garrantzi ematen diozu alderdi hauetako bakoitzari zure irakasle jardunean?
  • Osagai kognitiboa alde batera utzita. Teknologia berriek integrazioa, berdintasuna, errespetua, justizia edo lankidetza sustatzen al dituzten hezkuntza zentroko ikasleen artean?
  • Teknologia berriak horren kontsumista eta merkantilista ez den modu gizatiarrago eta hezitzaileago batean erabil daitezkeela uste duzu?
  • Horren kontsumistak eta merkantilistak ez diren teknologiaren bestelako erabilerak sustatzeko gai zara? Ikasleen artean erabilera gizatiarrago, sozialago, arduratsuago, lagungarriago eta hurbilago bat sustatzeko gai zara?
  • Teknologia berrien bereizkuntzarik gabeko erabilera kontsumistaren gaineko ikasleen kontzientzia kritikoa areagotzen duen hausnarketaren bat burutzen duzu?
  • Planteatu al duzu noiz edo noiz zergatik gertatzen den Silicon Valley-en (enpresa teknologiko nagusien sorlekua) erabiltzen ditugun teknologia berrien sortzaileek ez dutela nahi haien seme-alaben eskoletan teknologia berririk egon dadin?

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos